2013-2014 ikasturteko sarrera-eskaera
Noiz aurkeztu behar dut eskaera?
- 2013ko Urtarrilaren 8tik maiatzaren 31ra
- Sarrera proba duten ikasketek maiatzaren 17ra arte
Sarrera-eskaeraren inprimakiak jeitsi:
- 2013-2014 Sarrera-eskaerako argibideak
- 2013-2014 Sarrera-Eskaera
- 2013-2014 Ikasketen Eskaintza
Non aurkeztu behar da Sarrera-eskaera?
Donostia edo Bilboko Idazkaritza Orokorrean aurkeztu behar da. Gasteizeko bulegoan ere aurkez daiteke.
Zer aurkeztu behar dut?
Bilboko eta Donostiako campusetako graduen gaineko interesik baduzu, eskaera bete baino ez daukazu. Kasu honetan, adierazi zein campusetan nahiago duzun ikasi.
Sarrera eskaera egiteko orriarekin batera, hauexek aurkeztu beharko dituzu:
- NANaren edo pasaportearen fotokopia (konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko).
- DBHko 4. mailako notak.
- Batxilerreko 1. mailako eta 2. mailako notak, eskaera egin artekoak.
- Egin nahi dituzun graduetara sartzeko behar den dokumentazio berezia.
Zer baloratzen da Deustun onartua izateko?
- Ikasketen historia
- Onarpen proben emaitza (proba duten titulazioen kasuan)
- Norberaren merezimenduak
- Leku kopurua
Nola dakit onartu nauten eta, onartu banaute, zer egin behar dut?
1.Hautagai guztiek jasoko dute sarrera eskaeraren erantzuna, posta bidez; baina, nahiago baduzu, hautagaitzaren egoera orrian kontsulta dezakezu.
2. Onartua izan ondoren, zure plaza bermatu nahi baduzu, «Lekua gorde» eskaera egin ahalko duzu; Ikasketa batzuetan, sarrera eskaeraren gutun azalean adierazitakoetan, lekua gordetzeko eskaera ezinbestekoa da, eta horretarako ezarritako epean egin beharko duzu, onartua izaten jarraitzeko, balioa galdu gabe.
3.Onarpen gutuna edukita -matrikula egiteko ezinbestekoa da-, gutunean adierazten zaizkizun egunetan egin ahal izango duzu matrikula unibertsitatean.