Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoa eskaintzen die Deustuko Unibertsitateko ikasle guztiei 1995-96 ikasturtetik.Kontsulta psikologiko hori Bilboko campusean dago.
Kontsultaren helburua eta esku hartzeko esparrua:Helburua da ikasleari orientazioa ematea errendimendu akademikoa hobetzeko, bizitza pertsonalean eta akademikoan izan ditzakeen arazoetan, eta arlo pertsonalean, gizartekoan edo familiakoan sor dakizkiokeen beste kontu batzuetan.
Edozein arazo (aldartea, estutasuna, etab.), ardura edo kezka (afektibo, sozial zein akademiko) izan daiteke kontsulta horretara jotzeko moduko arrazoia. ''Arazo'' hitza ez da zentzu negatiboan edo gabezia zentzuan ulertu behar soil-soilik, arazoak gainditzea eta pertsona moduan garatzea ere esan nahi du, baita norberaren funtzionamenduari buruzko usteak psikologiako aholkulari batekin komentatzea ere.Arazo batzuetan, edo neurri bateko iraupena duen terapia bat behar denean, zein pertsonarengana edo zentrotara jo adieraziko zaio ikasleari.
Arreta profesionala: Psikologiako doktore batek eramaten du kontsulta.
Doakoa:Atentzioa erabat doakoa da.
Konfidentzialtasuna:Konfidentzialtasun osoa eta lanbideko sekretua bermatuta daude.Ez zaie etxekoei, tutoreei, irakasleei edo beste pertsona batzuei esaten ikaslea kontsultan izan denik eta, askoz gutxiago, elkarrizketetan zertaz hitz egin den.Kontsulta unibertsitatearen barruan egiten bada ere, ez da inolako informaziorik trukatzen zuzendaritzarekin, irakasleekin edo tutoreekin, kontsultara joaten direnei buruz.Ez da pertsona identifikatzeko daturik eskatzen (abizenak, maila, helbidea, etab.), eta fitxa edo historiarik ere ez da egiten.
Zelan hartu ordua:Kontsultara joateko, hitzordua eskatu behar da aurretiaz.Ikasleak berak eskatu behar dio psikologoari posta elektronikoaren bitartez: consulta.psi@deusto.es
2012ko urriaren 2an eguneratutako informazioa.