Deustuko Unibertsitatearentzat, ikasleak eurek egindako ikasketekin bat datozen lanpostuetan aritzea lehentasuna da. Horretarako, Deustuk DeustuLan, Laneratzeko Zentro Integraladu.
Geletatik lan mundurako pausua errazagoa izan dadin, DeustuLaneko langileek praktikak bilatzen dizkiete ikasleei ikasketak bukatu aurretik, lehenengo lana, eta lan esparruari buruzko aholkularitza ematen diete. Gainera, lagundu egiten diete laneko elkarrizketa bati zelan aurre egin edo Curriculum Vitaea zelan prestatu azalduz.