|
Hauxe da zure gradua! Baldin eta interesatua bazaude euskal literatura eta kulturan, nolakoa den euskara jakin nahi baduzu, nolakoa den bere egitura deskribatu nahi baduzu eta bere aldagaiak hobeto ezagutu nahi badituzu.
Euskal kulturan, oro har, eta euskararen alorrean, bereziki, izugarri ondo moldatzen ikasiko duzu graduan; horrez gainera, ondo baino hobeto moldatuko zara euskarak etorkizunean lan arloetan izango dituen beharrak betetzen; bestalde, primeran ikasiko duzu nola ibili ingurune globalizatu eta eleanitzago batean (kultur arloan, jakina).
|
|