Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Ez dago edukirik
 

Deustuko Unibertsitateak tradizio luze eta sendoa du irakasleen hezkuntzan eta prestakuntzan.

Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketak lehen hezkuntzan lan egiteko trebatzen duten ikasketak dira, hau da, 6 urtetik 12ra bitarteko umeen irakasle tutore izateko prestatzen duten ikasketak, etapa horretako irakasgairik gehienetako irakasgaiak emateko prestatzen dutenak.

Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu orokorra hauxe da: sei urtetik hamabi urtera bitarteko eskolaldiko irakas-ikaskuntza egoerak ulertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta haietan esku hartzeko behar diren gaitasunak izango dituzten hezkuntzako profesionalak prestatzea.


Lehen Hezkuntzako irakaslea gai izango da hezkuntzaren erronkei aurre egiteko honelako hezkuntza batean:

  • Prestakuntza eleaniztunean.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzen denean.
  • Aniztasunari tratamendu inklusiboa eman nahi dionean.
  • Inguruko gizartearekin eta familiekin lan egin nahi duenean.

2009an Bilboko Campusean Lehen Hezkuntzako gradua ezarri zen. 13/14 kurtsotik aurrera, Donostiko Campusean ere ikasketa horiek egiteko aukera egongo da, bi aipamen berrirekin: Entzumen eta Mintzaira eta Gorputz Hezkuntza.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta