Profil egokia enpresa modernoaren beharrizanetarako
Zuzendaritzako Idazkari Eskolak 1964-1965ean hasi zuen bere ibilbidea.
Ikasketa planaren azkenengo eguneratzearekin, Zuzendaritzako Idazkaritzako Unibertsitate Graduatua Deustuko Unibertsitateko titulu propioa da eta helburu hauek lortu nahi ditu:
-
ikasleei lanbiderako prestakuntza sendoa ematea eta
-
ikasleek antolaketa eta kudeaketa lanak arrakastaz burutzea bermatuko duen giza harremanetarako trebetasuna, oso profil zehatza eta egokitua enpresa modernoaren beharrizanetarako.
Horretarako honako hau eskaintzen dugu:
-
irakaskuntzako eta lanbideko esperientzia zabala duen irakasle taldea
-
ikasleei banan-banako arreta, eskolan, bizitzan eta lanbidean.
Sartzeko baldintzak
Zuzendaritzako Idazkaritzako Unibertsitate Graduatuko ikasketak egin nahi badituzu, baldintza hauek bete behar dituzu:
-
LOGSE Batxilergoa edo UBI gainditua izatea.
-
ingelesa jakitea, hizkuntza honetako klaseak ez baitira hasierako mailatik abiatzen.
Indarrean dagoen legeriaren barruan, beste hauek ere eska dezakete Zuzendaritzako Idazkari Eskolan sartzea:
-
unibertsitateko titulu bat dutenek.
-
Goi mailako Prestakuntza Zikloetako edo titulu baliokidea dutenek.
-
Deustuko Unibertsitatera sartzeko hautaprobak gaindituak dituzten 25 urtetik gorakoek.
-
unibertsitateko irakaskuntza mailarekin parekatuta edo homologatuta dauden titulazioak dituztenek.